Ustekabez  gainezka  dagoen  Olentzero  batek  bisitatu  du  Anaka  Haur  Eskola

Ustekabez gainezka dagoen Olentzero batek bisitatu du Anaka Haur Eskola

Kontua da oraingo honetan Olentzerok opariez eta txistorraz gain, beste zerbait ekarri duela. Eta “Elisa” astotxo emearekin etorri da.

 

Aurkezpenak egin ondoren, umeek Olentzerok ekarritako opariak ireki dituzte eta eginahal handia egin dute eguberrietako abesti bat kantatzeko, Anaka Haur Eskolako andereñoekin.

 

Gurasoek, guztiz hunkituta, telefono mugikorrekin etengabe grabatzen aritu ziren eta egunaren lehenengo txitstorrekin, ilaran jarri ziren  argazkiak ateratzeko “Elisarekin” eta, nola ez, Olentzerorekin ere bai.

Bisitaren bideoa