Something awesome Mendibil Prestakuntza zentroa: Historia

Mendibil Prestakuntza Zentroa

Historia

Esperientzia zabala dugu berme sozialeko programak ematen; lanbide-heziketan, bai oinarrizkoan eta osoan ere, eta enplegurako eta lanerako prestakuntzan, LANBIDE eta HOBETUZ-eko kolaboratzaileak baikara. Gure filosofiaren ezaugarria guk eskainitako prestakunta, lan- merkatuak eskatzen dituen beharretara egokitzea da.

Mendibil Elkarte Pedagogikoa 1992ko azaroan sortu zen eta helburu nagusia, Bidasoako eskualdean giza-hezkuntzako proiektuen garapena prestatzea eta kudeatzea zen.

2005ean,  Haur- Hezkuntzan hasi genuen gure ibilbidea,  Anaka Haur Eskola irekiz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 0-3 ziklorako baimendutako haur- eskola.

2011- 2012 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxe baimendu bihurtu gintuen prestakuntza arautua emateko; kasu honetan irudi pertsonalaren alorreko Erdi-mailako Lanbide Heziketarako. Honako espezialitateak eskaintzen ditugu: Ile-apainketa eta Kosmetika, eta Estetika eta Edergintza. Hurrengo ikasturte akademikoan, 2013-2014ean, baimena lortu genuen alor berean Goi-mailako Lanbide Heziketa emateko. Horrela, bada, espezialitate hauek eskaitzen ditugu: Ile- apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza, eta Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren aholkularitza.

Urte horretan bertan, Mendibil Prestakuntza- zentroen Estatuko Erregistroan izena eman zuen, hainbat Profesionaltasun Ziurtagiriak emateko gai bihurtuz.

Gure prestakuntza- ildoari jarraituz, 2014an, gure prestakuntza- eskaintzaren osagarri gisa, ikastaro pribatuak eskaintzen hasi ginen hainbat eremutan, ordura arte gure eskaintzak estaltzen ez zituen prestakuntza beharrei erantzuteko.

Kalitatea bermatzeko sistemari dagokionez dugun exijentziari erantzuteko, Mendibil Elkarte Pedagogikoak Aenor-ek ematen duen UNE-EN ISO 9001/2008 arauaren araberako Ziurtagiria dauka, urtez urte berritu dena 2000ko martxoaz geroztik.

medibil-formacion-logo
centro-formacion-mendibil-irun-w

Esperientzia Urteak

+

Kurtsoak

+

Ikasleak

+

Irakasleak

MISIOA

Ahala askatu, ikaskuntzan lagundu, ardurak onartu, eta norberako konfiantza garatu

ESPERIENTZIA

Esperientziatik irakatsi eta ikasi

KALITATEA GESTIOAN

Baliabideak zorroztasun eta efizientziarekin erabili gure helburuak kalitatez lortzeko

EKIMENA ETA GIDARITZA

Lanaren aurrean izaera dinamikoa eta positiboa hartu