Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza

Goi Mailako Zikloak

Zertan datza?

Irudi pertsonalean, korporatiboan eta publikoan aholkularitza ematen duten duten zerbitzuen sektoreko enpresetan edo edozein enpresatako talde diziplina anitzekoetan, komunikazio edo marketin departamentuetan. Jantziak, osagarriak eta kosmetikoak saltzen dituzten establezimenduetan, hainbat arlo funtzionaletan zereginak eginez, hala nola, irudi pertsonal, publiko eta korporatibo berri bat diseinatzen, eta zerbitzuak antolatzen eta ematen bere kontura, autonomi maila handiz; edo besteren kontura, lan-talde batean sartuta.

Modulu profesionalak: aholkularitza kosmetikoa, irudi integralaren diseinua, jantzi eta osagarrien estilismoa, ile-apainketako aholkularitza, estetikako aholkularitza, lan-prestakuntza eta orientazioa, ekitaldien protokoloa eta antolakuntza, erabilera sozialak, komunikazio-trebetasunak, irudi korporatiboa, zuzendaritza eta komertzializazioa, irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza-proiektua, ingeles teknikoa, enpresa eta ekimen ekintzailea, lantokietan prestatzea.

IRAUPENA:

2.000 ordu

BETEKIZUNAK:

– Batxilergoko titulua edukitzea.

– Erdi Mailako Teknikariaren titulua edukitzea.

– Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko proba edo unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditu izana.

– Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea.

– Goi-mailako zikloetara sartzeko prestakuntza espezifikoaren ikasturte bat gainditu izana Hezkuntza Administrazioak baimendutako zentro publiko edo pribatuetan.

Mendibil Prestakuntza Zentroan ikasita, arrakastaz sartu ahal izango zara lan-munduan, lan-irtenbide zabala duen lanbide bat ikasiz ile-apainketako eta ile-kosmetikako teknikariaren titulu ofiziala lortuta.

grado-superior-en-asesoria-e-imagen-mendibil-irun

Prestakuntza-plana

1.KURTSOA

  • Kosmetika aholkularitza (132 h)
  • Irudi integralaren diseinua (165 h)
  • Jantzi eta osagarrien estilismoa (231 h)
  • Ile-apainketako aholkularitza (165h)
  • Lan prestakuntza eta orientazioa (99 h)

2.KURTSOA

  • Ekitaldien protokolo eta antolakuntza (100 h)
  • Erabilera sozialak (100 h)
  • Komunikazio-trebetasunak (100 h)
  • Irudi korporatiboa ( 100 h)
  • Zuzendaritza eta komertzilizazioa (100 h)
  • Irudi pertsonaleko eta korporatiboko aholkularitza proiektua (50 h)
  • Ingeles teknikoa (40 h)
  • Enpresa eta ekimen ekintzailea (60h)
  • Lantokiko prestakuntza (praktikak) (360 h)

Honako gaitasun eta trebetasun hauek bereganatzen dituzte:

  • Kosmetikoetako eta lurrinetako aholkulariaren lan-protokoloa prestatzea

  • Giza-anatomia, -fisiologia eta -patologia, estetika integralera aplikatua

  • Azalerako kosmetikoak erabakitzea

  • Eranskin korneoetarako kosmetikoak erabakitzea

  • Tratamendu kosmetikoen proposamen pertsonalizatuak prestatzea

  • Jarraibideak ezartzea kosmetikoen erosketan aholkatzeko

  • Irudi-aholkularitzarako dokumentazioa prestatzea

  • Irudi-aholkularitzako proposamen pertsonalizatuak prestatzea