Zertan datza?

  •  Estetika eta ile-apainketako produktuak hartzen eta segurtasun-baldintzetan biltegiratzen.
  •  Ekipamendua, tresneria eta lantokia prestatzen, erabiltzeko moduan eta baldintza higienikoetan uzteko moduan.
  • Bezeroa kokatzen eta babesten, erabili beharreko teknika kontuan izanik eta higiene- eta segurtasun-baldintzak betetzea bermatuta.
  • Eskuetako eta oinetako azkazalak edertzeko eta haien itxura hobetzeko oinarrizko teknikak erabiltzen.
  • Biloa depilatzeko teknikak erabiltzen eta bezeroa azala aurrez eta ondoren nola zaindu behar duen aholkatzen.
peluqueria-grado-medio-mendibil
fpb-peluqueria-estetica-irun-mendibil-j

Nola matrikulatu!

OLH- Ile- Apainketa

Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte)

Eskakizunak

  •  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa egin izana edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egin izana
  •  Irakasle taldeak ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean hastea proposatu izana gurasoei edo legezko tutoreei
  •  15 urte bete izana edo dagokion urte naturalean 15 urte betetzea eta ikasketak hasterako 17 urte baino gehiago bete ez izana edo dagokion urte naturalean 17 urte baino gehiago ez betetzea
fpb-peluqueria-estetica-irun-mendibil

Prestakuntza-plana

1.KURTSOA

  •  Azkazalen oinarrizko zaintza estetikoa (99 h)
  • Ilearen kolore-aldaketa (132 h)
  • Buru-garbiketa eta ilearen formaren aldaketak (165 h)
  • Komunikazioa eta gizartea I (165 h)
  • Laneko ingurunearen prestakuntza (99 h)
  • Makillajea (132 h)
  • Zientzia aplikatuak I (165 h)
  • Tutoretza eta orientazioa I (33 h)

2.KURTSOA

  • Bezeroentzako arreta (48 h)
  • Depilazio mekanikoa eta soberako biloaren dekolorazioa (96 h)
  • Irudia aldatzeko prozesuen hastapenak (120 h)
  • Komunikazioa eta gizartea II (168 h)
  • Ilearen oinarrizko mozketa (96 h)
  • Zientzia aplikatuak II (144 h)
  • Tutoretza eta orientazioa II (25 h)
  • Lanetako prestakuntza eta orientazioa (53h)
  • Lantokiko prestakuntza – PRAKTIKAK (260h)

Bukatzen dudanean, zertan lan egin ahalko dut?

  •  Ile-apainketako laguntzaile

  •  Manikura eta pedikurako laguntzaile

  •  Makillajeko laguntzaile

  •  Depilazioko laguntzaile

 

Bestela, ikasten jarraitu dezaket!

Erdi-mailako heziketa-ziklo bat –titulu honek lehentasuna izango du Irudi Pertsonala, Ostalaritza eta Turismoa eta Elikadura Industriak lanbide-familietako erdi-mailako tituluak egiteko.