Mendibil Prestakuntza Zentroan, 14 urtetik gorako eta 16tik beherako nerabeak hartzen ditugu, zailtasun sozial bereziak eta/edo eskolara egokitzeko arazoak dituztenak. Ikaslearen egokitze pertsonalean eta sozialean laguntzeko helburua duen eskolaratze-programa dugu, era berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko helburuak ere garatzen dituena.

      Gure programaren helburua da ikasleak motibatzea prestakuntza-ibilbide bat jarrai dezaten, horretarako hainbat jarduera erabiliz, horrela ea interesa pizten zaien gero prestatzen jarraitzeko aukera emango dien lanbideren batekiko.

  • Motibazioa eta ikaskuntza
  • Banako programak eta aldi baterakoak
  • Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako Lehen Zikloko oinarrizko helburuak lortzea

Norentzako da?

      Eskolaratze Programa Osagarria 14 urtetik gorako eta 16 urtetik beherako ikasleei zuzenduta dago, eskolara egokitzeko arazoak izanik ikastetxean bertan hartutako beste arreta-neurri batzuk nahikoak izan ez dituztenei begira.

Zertan datza Eskolaratze Programa Osagarri? 

      Eskolaratze Programa Osagarria 14 urtetik gorako eta 16 urtetik beherako ikasleei zuzenduta dago, eskolara egokitzeko arazoak izanik ikastetxean bertan hartutako beste arreta-neurri batzuk nahikoak izan ez dituztenei begira.

      Programa hau eguneroko eskola-testuingurutik kanpo garatzen da.

      Helburua du ikaslearen egokitze pertsonalean eta sozialean laguntzea eta, era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko helburuetan aurrera egitea.

      Eskuzko eta lanaurreko jarduerak sartzen dira, motibagarri izan daitezen eta heziketa-edukiak ikasteko.

      Jarduera horien asmoa ez lanbide-hastapena izatea; horretarako, badaude beste programa batzuk helburu horiek lortzeko sortuak.

      Ikasleak jatorriko ikastetxekoa izaten jarraitzen du ondorio akademiko guztietarako: ikasturtean matrikulatzea, ebaluazio-aktak. Hots, ikaslea bere jatorriko ikastetxekoa da, eta ikastetxe horrek aurkezten du ikasle bat programa honetan sartzeko proposamena, ebaluazio-prozesu bat egin ondoren.

      Era berean, ikaslearen eskola-proiektua eta bere aprobetxamenduaren jarraipena eskolaratze-programa osagarriko arduradunak eta jatorriko ikastetxeko tutoreak egingo dute elkarlanean, jarraipen- eta ebaluazio-bileren bidez.

mendibil-formacion-complementaria-irun
complementaria-formacion-irun-mendibil-f