Ile-apainketa eta Kosmetika

Erdi Mailako Zikloa

Zertan datza?

Lanbidean jarduteko beharrezkoak diren gaitasun guztietan kualifikatzea ikaslea. Ikasleak prestakuntza osoa bereganatzen du Ile-apainketan, hainbat arlotan; bezeroari arreta zuzen eta fina ematetik hasita gaian profesionalizatzeraino.

Honako irakasgai edo modulu  profesional hauek ikasten dira: orrazte eta biltzeak, ile-apainketako kolorazioa, ilea mozteko teknikak, ilea betiko aldatzea, gizonezkoentzako ile-apainketa eta estilismoa, ile-analisia, esku-oinen estetika, irudi pertsonala eta ohitura osasungarriak, irudi pertsonalaren marketina eta salmenta, ingeles teknikoa, lan-prestakuntza eta orientazioa, enpresa eta ekimen ekintzailea, lantokietan prestatzea.

IRAUPENA:

2.000 ordu

BETEKIZUNAK:

– DBHko titulua edukitzea

– Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edukitzea.

– BBBko 2.a (gehienez ere 2 irakasgai egin gabe) edo IEEko lehenengo zikloko 2. Ikasturtea.

– 63ko planeko Arte-irakaskuntzetako 3. Ikasturtea edo komunen 2. Esperimentala.

Mendibil Prestakuntza Zentroan ikasita, arrakastaz sartu ahal izango zara lan-munduan, lan-irtenbide zabala duen lanbide bat ikasiz ile-apainketako eta ile-kosmetikako teknikariaren titulu ofiziala lortuta.

peluqueria-grado-medio-mendibil

Prestakuntza-plana

 

1.KURTSOA

  • Orrazkerak eta orrazkera bilduak (198 h)
  • Ilea koloratzea (198 h)
  • Ile-apainketarako kosmetika (132 h)
  • Gizonen ile-apainketa eta estilismoa (99 h)
  • Ilearen analisia (99 h)
  • Eskuetako eta oinetako estetika (132 h)
  • Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak (99 h)
  • Ingeles teknikoa (33 h)

 

2.KURTSOA

  • Ile mozteko teknikak (189 h)
  • Ilearen forma aldaketa iraunkorrak (168 h)
  • Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta (105 h)
  • Enpresen ekimen sortzailea (63h)
  • Lanerako prestakuntza eta orientazioa (105 h)
  • Lantokiko prestakuntza – PRAKTIKAK (380 h)

Honako lanbide hauek bete ditzakezu:

  • Ile-kolorazioko teknikaria

  • Ilearen itxura aldatzeko teknikaria

  • Ilea mozteko teknikaria

  • Ileordeko teknikaria

  • Manikurako teknikaria

  • Sektoreko enpresetako teknikaria edo agente komertziala

  • Ile-apainketako enpresetako harreragilea

  • Ile-apainketako ekipoen, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.