Oinarrizko Lanbide Heziketa Irunen

Oinarrizko Lanbide Heziketa

Irungo Mendibil Prestakuntza Zentroan DBH amaitu ez dutenentzako eta beren ikasketak Lanbide Heziketara bideratu nahi dituztenentzako prestakuntza eskaintzen dugu

Zer da Oinarrizko Lanbide Heziketa?

OLH 2 ikasturte akademikoko prestakuntza ziklo bat da, orain arte Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak zirenak ordezten dituena.

 Norentzako da?

      Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko, honako betekizun hauek bete beharko dira:

  • 15 eta 17 urte bitartekoa izatea.
  • DBHko hirugarren ikasturtea egina edukitzea, edo, salbuespenez, bigarren ikasturtea.
  • Guraso edota legezko tutoreei irakasle-taldearen bidez Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko proposamena izatea.

 Titulazioa

      Bi ikasturteak gainditu ondoren, ikasleak Oinarrizko Teknikari Profesionalaren titulua lortuko du, aukeratu duen lan-arloan, eta, halaber, Lanbide Kualifikazione Katalogo Nazionaleko 1.go Mailako kualifikazioa.

      Oinarrizko Teknikari Profesionalaren titulu horrek Erdi- Mailako Prestakuntza Zikloetara sartzeko aukera ematen du, eta, baita, DBH graduatua lortzeko ere, DBHko amaierako ebaluazio-proba egiten abda.

Espezialitateak

      Hurrengo ikasturte akademikorako, hiru espezialitate aurkezten ditugu; urteak daramatzagu haiekin lanean:

Ile- apainketa

peluqueria-grado-medio-mendibil

Informatika eta Komunikazioak

fp-basica-informatica-irun-mendibil

Sukaldaritza eta Jatxete arloa

fpb-cocina-irun-menbil